Vallenatoa: Magdalena Handia eskualdeko musika tradizionala1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Danborra, guatxaraka eta eskusoinu txikia, vallenatoaren oinarrizko musika-tresnak. | |
Mota | Kultura Ondare Immateriala |
Erreferentzia | 01095 |
Kokalekua | Kolonbia |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 2015 (XXXIX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Vallenatoa Kolonbiako Karibeko eskualdeko musika mota tradizionala da, bertako zenbait adierazpen kulturalen fusioz sortua: Magdalena Handiko behizainen abestiak, afrikar esklaboen kantuak eta Sierra Nevada de Santa Martako indigenen dantza tradizionalen erritmoak. Horrezaz gainera, espainiar poesiaren elementuekin eta Europako musika tresnen erabilerarekin ere aberastu dira adierazpen horiek[1]. 2015ean Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen Unescok[2].